Gasteizko Udalak aurki hiriko hamar kaleetan zorua sendotu eta bideko zuloak betetzeko obrak egingo ditu. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean Arabako hiriburuko hainbat lekutan konponketa zehatzak egiteko kontratua esleitu dio Asfaltia enpresari, toki horiek orain agertzen duten narriadura egoera zuzendu ahal izateko. Lanak 2.590 metro koadroko azaleran egingo dira, eta kontratu 99.680,51 eurokoa da.
Zehazki, kale hauetan egingo dira lanak: Betoñuko atea, Zurbanoko atea, Kantabrikoaren hiribidea, Olagibel (Herrandarren kalearen eta Bake kalearen artean), Venezuela, Honduras (Basoaren eta Latinoamerikako biribilgunearen artean), Fontetxako Gaztelua, Tomas Zumarraga Dohatsua (Gasteiz hiribidearen eta Mexiko kalearen artean), Zadorra hiribidea (Abetxukuko zubiaren irteerarako oinezkoentzako pasabidea) eta Donostia (Miguel Hernandez kaleko bidegurutzeko oinezkoentzako pasabidea).
Oraingo zoladura fresatu, leku narriatuenetan bigunguneak konpondu eta azkenik asfaltozko aglomeratu beroko geruza botakoda. Halaber, egoera txarrean dauden zintarriak eta pasaguneak ere konponduko dira.
Fuente: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteizko Udala www.vitoria-gasteiz.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario